Euskal baserriko
txerria
Nor gara
Basatxerri gara
Basatxerri gara, abeltzainen kooperatiba, euskal baserriko benetako txerria hazi eta eskaintzen duena. Kalitate goreneko txerria eskaintzeko apustua egiten dugu.
Aske hazitako baserriko txerriaren haragia eta haragi-eratorriak prozesatzen eta merkaturatzen ditugu.
Txerriak
Gure abeltzainek jaiotzetik zaintzen dituzte; txerriak hazi eta elikatzen dituzte, etxerako balira bezala.
Horrela, gure familiek baserrietan hazitako txerrien zaporea gogoraraziz jan ditzakete. Gure baserritarrek gure txerriak hazten dituzte, kalitate goreneko eta euskal txerri alerik onenak eskaintzeko.
Euskal baserriko txerririk onena eskaintzen dugu.
01
Aske hazitako txerriak
02
Eusko Label
Produktuak
Kalitatezko haragi aukera zabala dugu freskoetan, landuetan eta onduetan.